XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hezkuntz prozesuaren laugarren une honetan dago hain zuzen ere, akatsak zuzentzeko, irentsitako informazioak aldatzeko eta alor desberdinetan sakontzeko aukera paregabea, irakaslearen eta ikaslearen artean lortutako elkarrizketa-komunikazio honen bidez.

Irakaskuntz ihardueraren azterketa bat egiten badugu, oraindino usariozko irakaskuntza deitu izan zaionean, hezkuntza prozesuaren une hauek klase batetan zehar ardatz gisa harturik, zera baiezta dezakegu, alegia irakasleak bere irakas-denboratik % 5a erabiltzen duela Motibazio / Orientabidean; % 70a Informazio Berrian: % 20a Barne-Aldaketa / Irenspenean eta % 5a Elkarreraginean.

Era berean azpimarratu beharra dago, une hauetako bakoitza ez dela alegia etengabeko zerbait, baizik eta irakaskuntz ihardueraren barnean nahasturik dagoela.

Eta erantsi behar da baita ere azterketa honen baitan, ondorioak, posibilitate-maila handi batetan bederen, zenbakiek isladatzen dituztenak baino txikiagoak izan daitezkeela, izan ere, informazio-ekintzan murgilduak egotean eta ikasleek ez berenganatzean, hezkuntza prozesuan ez dituzte nahi liratekeen ondorioak sortzen eta.

Baina, metodologi berrikuntza beren zimendutako bat bezala planteiatzen duten hezkuntz berrikuntzak, funtsean, irakaskuntz praktiken aldaketa eskatzen ari dira eta berori, hezkuntz prozesuaren uneetako bakoitzerako denbora-banaketako eredu legez ondorengo parametroak hartuz: Motibazio / Orientabidean % 150a; Informazio Berrirako %10a, Barne-Aldaketa / Irenspenerako % 60a eta Elkarreraginerako % 15a.

Esan beharra dago, alegia, Informazio Berriaren uneari dagokion portzentaia hori nabarmenki aldatzen denean, irakasleak ez daukala berak informazioa ematen horrenbeste denbora pasa beharrik, baizik eta aukeratu eta antolatu egin behar duela, ikasleek berenez hartarantz zuzenki hel daitezen eta era honetan lan pertsonalaren bidez irentsi eta berena egin dezaten.

Euskadin planteiatzen den Irakaskuntza Ertainen Erreformak, metodologi berrikuntza lortu nahi du, aipatutako hezkuntz aurrerakinak printzipiotzat izanik, eta adierazitako berrikuntza horri ekiteko hautabide batzu proposatzen ditu.

Bata, ikaslea ikasketaren ardatz bezala hartuko duena eta bestea giza-ezagutzaren osotasun eta batasunetik abiatuko dena.